Eusko Alkartasunaren Nazio Batzarraren harira
Koldo Amezketa, Mirentxu Oiartzabal, Ana Guelbenzu eta Juan Andrés Ramírez*
18/09/2019

Irailaren 13an Eusko Alkartasunak Gasteizen burutu zuen Nazio Batzarrean parte hartu genuen pertsonek, ohar honen sinatzaileek, honakoa adierazi nahi dugu:

1. Gure harridura eta haserrea jakitean egunean bertan EAren izenean bidali zen prentsa ohar ofizialak ez duela jasotzen benetan gertatu zena.

2. Nazio Batzarrean ez zen inolako bozketarik burutu, eta berez ez da egia «EAren militantziak» ezer onartu zuenik.

3. Areago, ezaguna eta agerikoa denez, Nazio Batzarreko inolako bozketek ezingo luke Berme Batzordearen Ebazpena urratu, organo horri dagokiolako afiliatuen eskubideak bermatzea alderdiko beste edozein organok harturiko erabakien aurrean.

4. Gogoratu nahi dugu EAren Berme Batzordearen ebazpenak derrigorrez bete beharrezkoak direla, Primarioen Araudia etenda dagoela eta barne hautaketa prozesu guztiek aurreikusi behar dutela Exekutiba Nazionaleko kide guztien sarbidea afiliazioaren datu basera, eta alderdiaren barne araudietara egokitu.

5. Dei egiten dugu arduraz eta zentzutasunez jokatzera, araudiak errespetatzera, Berme Batzordean ebazpenak barne, eta eskatzen dugu egoera larri hau konpontzeko beharrezkoak diren elkarrizketa bideak irekitzera.

 

*Sinatzaileak: Koldo Amezketa, Mirentxu Oiartzabal, Ana Guelbenzu, Juan Andrés Ramírez, Eva Aranguren, Jon Andoni López, Josu Bregaña, Miren Aranguren, Ainhoa Arano, Iñaki Esnal, Ignacio Moriones, Andrés Etxenike, Inmaculada Gumuzio, Maribe Ugarte, Zoraida García, Miriam Barrios, Valen Aginaga, Bruno Zubizarreta, Dani Lopez, Esther Eguren, Manolo Vigo, Begoña Duque, Javier Estebanez, Josu Ruiz, Mikel Martín, Lourdes Laredo, José Luis Iturralde, Jesús Mari Larrazabal, Karmele Alberdi, Begotxu Olaizola, Iñigo Letamendia, Jesús Mari Agirrezabala, Mila Lazkano, Jesús Mari Larrea, Aitor Letamendia, Juan Ignacio Gogorza, Alfredo Postlethwaite, Txetxu Urturi, Javier Larreina, Ainize Aranburu eta Ixone Aranburu.

Articles
Jimmy Muelles
23/10/2019
Joseba Alvarez eta Ione San Ildefonso
23/10/2019
Josu Iraeta
23/10/2019
Lettres
Xabier Rodríguez, Luis Martul y Nicolás Xamardo
23/10/2019
Gerardo Hernández Zorroza
23/10/2019
Alberto Gabikagojeaskoa, Jose Antonio Lekue eta Josu Naberan
22/10/2019
Maria Olga Santisteban Otegui | Zalla
22/10/2019
Derniers posts
Martin Garitano
23/10/2019
Martin Garitano
22/10/2019
Dabid Lazkano
21/10/2019
Martin Garitano
21/10/2019