Agur 2019
Politika da, nahiz eta askok kontrakoa pentsatu, munta handiko kontua gizakiaren bizitzan. Nolahahi ere, oso zaila da politika alde batera uztea. Lehenik, gure etorkizunean eta, bigarrenik, gure eremu guztietan dihardulako: ogiaren salneurritik gure seme-alaben hezkuntzaren noranzkoa arte. Gizakiok izaki sozialak gara, eta, gure ezaugarriengatik nahiz beharizanengatik ezinbestekoa zaigu taldetan aritzea. Orobat, politika sortu zen herritarron arazoak konpontze aldera eta, tamalez, beste etekin batzuk bilatzen saiatzen denean, politika indargabetua geratzen da. Era berean, esan dezakegu egun existitzen direla bi politika: letra LARRIZ eta letra xehez egiten direnak.
Zoritxarrez, Barakaldon doakigun 2019. urte honetan, letra xehez egindako politikaren lekukoak izan gara. Lehenengo adibidea izan zen ekainean. Izan ere, hauteskundeak izan ostean udala osatu zen. Osoko bilkuran, EHBilduk herritarrentzako zenbait zuzenketa aurkeztu zituen. Hala udalaren baliobideen banaketa justuago bat nola soldaten jaitsiera orokorra. Neurri hauek ezetza izan zuen. Hau gutxi izan balitz bezala, EAJ bere buruari zegozkion baliabideak orain 4 urtekoak baino handiagoak izango zirela jakitun izan ginen.
Uda pasata, Metalgintzaren sektorearen sindikatuek bilkura batean babesa eskatu zuten, eta, berehala, gobernu taldearen erantzuna izan zen: kaleratzea sindikatuen proposamena. Horren ordez, aurrekoaren edukia husten duen ordezko textua aurkeztu zuten EAJ-k eta PSEE-k. Hau adierazlea izan zen konturatzeko gure herrian (sindikal sustraitze handiko herria izanik) irailean politika letra larriz ez zela egiten ari.
Ildo beretik joan zen azaroa. Zuetako askok dakizue Ansioren eta Lutxanaren artean dagoela eskaladazaleei zuzendutako lekua, rokodromoa hain zuzen. Espazio hau 2012. urtean sortu zuten eskalada gogoko duten herritarrek (edoizeinek erabili zezan) eta udal gobernuaren arteko tirabirei esker, barakaldarrok ezin izan diogu behar bezalako erabilera eman. Honen emaitza da barakaldar orok pagatuko dugun 23.000 euro erreformarako.
Apustuen aferrak ere bisita egin zigun azaroan. Kontu inportantea bihurtu da, batez ere, gure gazteengan eragin zuzena baitu eta, era berean, banako eta taldeko projektuak suntsitzen ari direlako. Honen harira, otsailean, Ehbildu izan zen zuzenketa baten sustatzaileetako bat, auzia aurre egiteko eta herritarrei babesteko. Alderdi guztiek bat egin zuten eta, zorionez, zuzenketa aho batez onartu zen. Halere, osoko bilkuran otsailean hitzartutakoa finkatzeko; Ehbilduk luzatu zizkion sail honen zinegotziri hainbat galdera, kontua argitzea lortu gabe.
Beharbada, hiru alderdi hauek (sindikatua,kirola eta gaztea) dira gure herriko ardatzak, eta, gainera, elkarren lotura daukate: lanak laguntzen du pertsonaren eraikuntzan; kirolak lagatzen digu gozatzen eta berdinen arteko harremanak sortzen; eta, gazteak etorkizuna izateaz gain, dinamismoaren eta sormenaren sinboloak dira. Honengatik guztiagatik, 2019an deigarria izan da egungo udal gobernuak (EAJ-PSEE) politika letra xehez egin izana. Espero dezagun 2020. urtean, barakaldar guztion onuragatik, letra larria erabiltzea.