Sabin Ibazeta Lertxundi, Gernika Batzordea

Agur eta ohore, Fernando Garcia de Cortazar

Fernando Garcia de Cortazar historiagilea zendu zen atzo. Gernika Batzordeak eskertu nahi dio Gernikaren bonbardaketa ikertu, aztertu eta bere ezagutza zabaltzen egindako lanagatik.

Gernika Batzordeak, sortu eta hurrengo urtean, Historiagileen Mahaia antolatu zuen. Bertan izen handiko adituak izan ziren (Southworth, Tuñon de Lara, Angel Viñas, Apalategi…). Fernando ere tartean zegoen eta moderatzaile lanak ere egin zituen. Esan dezakegu, harrezkero, bonbardaketaren azterketak beste maila bat lortu zuela.

Agur eta eskerrik asko, Fernando.

Recherche