Patxi Aznar Bellido

Alerta gorria

Donostiako Gros auzoan 60 urteko sabairik gabeko pertsona baten heriotzak alarma guztiak piztu ditu. Dirudienez, pertsona honek denbora asko zeramala kalean lo egiten. Dakigunez, hil zen gau hotzean termometroa 5 gradutara jaitsi zen eta gorputza banketxeko langile batek goizeko 8etan aurkitu zuela. badirudi, diputazioako eta udaleko zerbitzu sozialek Eibarko aterpean gauak emateko aukera eskeini ziotela, baina, Eibarko zentroan animaliarik onartzen ez baitute abagune hori ukatu zuela. Gertatutakoa ikusi ondoren, uste det animalien gaian, zerbitzu sozialek ahalegin txiki bat egin beharko luketela, are gehiago jakinik sabai gabeko pertsonen askotako konpainia bakarra animaliena dela. Edonola ere, pertsona hauetako egoera kritikoa da, aterpe bakoitzean asko jota hiru gau eman ditzaketeelako, gainera kanpoan elurra edo euria egin arren, pertsona hauek aterpea 7,30 etan utzi beharko dute. Gauzak horrela egonik eta neguko gordentasunaz babesteko aterpe ezberdinetako ibilbidea egiten dute, eta hau bukatzen zaienean berriro kale gorrian gelditzen dira. Argi dago egoera tamalgarri hau ekiditeko zerbait urgente egin behar dela.

Esandakoaz gain, justiziarekin gai hau lantzea ondo legoke epaileak edozein pertsonaren lekualdaketarako beharrezko izapideak azkartzeko.

Nire ustez pertsona hauekin pare bat lan ezberdin egin behar dira, alde batetik mantemuarekin gaua igarotzeko toki bat ziurtatu behar zaiela, eta bestetik, guztiekin posible ez bada batzuekin, behintzat, bai, bergizarteratzeko programa bat garatu behar da. Nik uste dut gai honen funtsean eraiki nahi dugun gizarte-eredua dagoela.

Recherche