Mikel LARALDE , Martxel Toledo (EHEPSAM) eta Martin IBARRA (EHEPK)

Ander Martin Estenaga gogoan

Ander Martin Estenaga Mallabiarrak utzi gaitu. Gazte joan zaigu, 47 urte baino ez zituen. EEPFko trinketeko hautatzailea eta arduraduna, pilotaria, pilotazalea, pilota aditua, ixila, zintzoa, langilea,... dohain guzti hauek eta gehiago zituen persona izan da Ander.  Ezker paretean, trinketean, plazetan eta pilotasoroetan ere joko zuzenean jokatutakoa eta txapelduna izan zen, alegia, pasa den lekuetan bere txappeldun arrastoa utzi duena. Persona gisa berriz, esan gabe doa, txapela kentzekoa.

EHEPSAM eta EHEPK osatzen dugunok, Euskal pilota selekzioaren nazio aitortza lortzeko Durangon 2022an antolatu genuen elkartaratzean ezagutzeko sortea eta ohorea izan genuen eta jakin badakigu, helburu hori lortze bidean, EEPFaren eskutik Anderren inplikazio zuzena eta zintzoa.  

Euskadiko Euskal pilota selekzioak Nazioartean lortu duen aitortzaren zati baten parte ere badelako Ander, gure esker beroenak adierazi nahi diogu egindako guztiagatik eta elkartasuna adierazi bere familia eta lagunei. 

Orain Ander, zure sentimendu barne, Zazpiak bat ordezkatuz munduan barrena lehiatuko duen euskal pilota selekzioa behar dugu. Horregatik, orain arte bezala, gurekin behar zaitugu, beraz, adiorik ez, mila esker, Ander.

Recherche