Izarra Gisasola eta Familia

Arantza Goitia, gora gu ta gutarrak. Adiorik ez!

Gaur entera bezain laster, sentitu dudan mina ezin azaldu, zure aurpegia etorri zait burura, aurpegi hori irribarretsu agertu da, beti umore onez, beti barrezka eta bizia, momentu berezietan, injustizietan, euskara atakatua izan denean, presoen borroketan, izan behar den jeinu txarraz erantzuten. Zure  galeraz konturatu naizenean, oroitzapen asko etorri zaizkit burura. Aberri Egunak, Xaribari Egunak, ihauteriak, La Guia, Roke Deunak, Nikolas Deunak, Manifa Nazionalak zein Herrikoak, Herrera de la Manchara egindako martxak, Herri Urratsak, Gose grebak, itxialdiak, Herriko Taberna eraiki eta defendatzen,  Errigoitin ospatutako Gabon zaharra, eztabaidak, barreak eta poteoak., gero berehala pentsatu dut; beti jaietan beti borroketan horrela ezagutu zintudan, ta horrela izan zara. Emakume zintzoa, borrokalaria, euskalduna eta lagun ona, lagun mina, baina batez ere, pertsona ona.. Gaur negarraren ostean, oso harro sentitu naiz, nire bizitzan egon zarelako,  eta zure laguna izateko,  aukera eman didazulako, nik benetan, zu eta Txo oso maite zaituztet, nire bizitzaren eta nire familiaren momentu txarrenetan hor egon zaretelako eta hori ez dut, ez dugu inoiz ahaztuko. Gogoratzen dut zenbat maite izan duzue, zuek "Principe" deitzen duzuena, berak ere zuek, gogoratzen dut udalean egon nintzenean,  zuen laguntza eta maitasuna, gogoratzen ditut momentu asko eta asko, baina  ezin ditut guztiak aipatu, berdin dio, zuk/ zuek,  nik bezala, ondo baino hobeto dakizue. Oso maite zaitugu eta betiko izango da. Gaur ziur nago, Euskal Herriko zeru gainean izar berri bat piztera joan zarela, eta nik gauean zeruari keinu bat egingo diot, egon adi,  zuretzako izango baita. Musurik handiena, Arantza, adiorik ez.

Recherche