Idoia Arrillaga Agirre | Mutriku

Arre eta I.S.O. 2013

Mutrikun obra berri batzuen haseran gaude: kirol-portua eraikitzea eta bestelako batzuk. Guztiak 2003 eta 2007ko proiektuak direnez, egokituta al daude garai eta ohitura berriei? Ez dakigu portua pribatizatzeko lehengo urratsak izango ote diren. EKPk ( Euskadiko Kirol Portuak) sortuko du kirol-portua, orain arte bakarrik kirol-portuen gestioa egin duenarren.

Bide batez, Zumaian dragatutakoa berriro Mutrikuko hondartzetan zabaltzera doaz,Geoparkeko parte diren herriko hondartza berrian eta hirugarren hondartzan. Noiz? Apiriletik aurrera, dagoeneko hainbat pertsona hondartzaz gozatzen daudelarik. Zergatik? Mutrikuko harea lehen beste bat zenez, hondar berri hau askoz ere gehiago ‘mugitu eta galdu’ egiten da. Gipuzkoarron arteko elkartasun eta auzolanaren adibiderako eta Donostiako Ondarreta eta Kontxa hondartzek ere hondar premia dutenez, Zumaiakoa Donostian botatzerik al dago?

Recherche