HHI Enkarterriko Ikasleak

Arreta eskaera bat

Arreta eskaera. Horixe da Helduen Hezkuntzako Ikastetxetako (HHI) ikasleok egin nahi duguna. Arreta eskaera, itxaropenez beteriko deia. Izan ere, inork eragozten ez baldin badu, badirudi 2014-2015 ikasturterako Eusko Jaurlaritzak «erregulazio» (badirudi hau dela «murrizketa» adierazteko hitz berria) batzuk burutuko dituela HHI-etan. Hauen artean, batik bat, ikasle talde eta irakasle lanpostuen konfigurazio aldaketa, eta irakaskuntza «arautu» eta «ez arautu»-en berrantolaketa nabarmentzen dira.

Modifikazio hauek langile kopuruaren %40-ko murrizketa suposatuko dute, horren ondoriozko ikasle askoren ikasteko eskubidearen (oinarrizko eskubide bat) galerarekin batera, kalitatezko hezkuntza baten kontra joango litzatekeena. Ez dugu lanpostu kopuruaren murrizketa suposatzen duten «baliabideak optimizatu eta arrazionaizatzeko» aitzakirik onartuko. Guzti honengatik HHI-ko zuzendari den Jesús Fernández Ibáñez jaunari honakoa eskatu nahi genioke: aldaketa guzti hauek berriro hausnartzea, eta ikasleoi gehien gustatzen zaigun hori egiteko, ikasteko, oztopo gehiago ez jartzea. Guzti hau nahikoa ez balitz izango, Uriarte Saiburuari eskatu nahiko genioke HHI-ko ikasleok «bigarren» mailakotzat ez hartzea.

Recherche