Patxi Aznar Bellido

Asenjo jauna

Joan den igandean Euskal Herriko komunikabide batean José Ignacio Asenjori egindako elkarrizketari buruzko gogoeta batzuk. Hasteko, J.I. Asenjo jaunak aholkatzen digu kontuan hartzea gai honetan Europako herrialderik aurreratuenek egiten dutena. Ideia hori garatu baino lehen, hurrengoa argitu nahi dut: Asenjo Jauna Frantziak duen erdipurdiko bereizte tasa dela eta, nire iritziz gai honetan ezin dela sartu herri aurreratuenen artean, are gehiago, Frantziatik Gipuzkoara ikastera etorriak dira.

Herri aurreratuenek, behintzat bost urte errauskailurik eraiki gabe daramatzanek, kontzientziazio kanpainak egiteaz gain, zergadunen edo herritarren patrika ukitzen dutenez, gehien kutsatzen dutenek gehiago ordaintzen dute. Hori izan da arestian Europako Parlamentuak onartu zuena. Neurri askoren artean honako hauek: 2020rako hondakin organikoak gaika biltzea derrigortuko du; hondakinak sortzen dituztenak tasa bidez zigortuko ditu; eta erraustegietan birziklagarriak direnak erraustea ekidingo du, bai eta zabortegietara botatzea ere. Puntu gehiago onartuak izanda ere, aipatutakoak ondo eginez gero, Gipuzkoan sortutako errefusa oso eskasa izango litzateke (80000mila tona ingurukoa). Kantitate honekin errauskailu bat egitea ez da errentagarria; horrez gain, Zabargabiko errauskailua errentagarria izateko materia organikoa erretzeagatik jasotzen ari den diru laguntza araudi berriarekin desagertuko denez, defizitarioa izango da. Halaber, Asenjo Jauna, elkarrizketa osoan ez duzu ezta aipatu ere Europako Parlamentuak gai horri buruz onartu berria dagoen araudia, ezezaguna egiten zaizulako edo interes gabekoa iruditzen zaizulako, auskalo! Zuk berriz aipatzen duzu bosgarren edukiontzia irtenbide gisa. Puntu honetara iritsita, halako galdera sortu zait: sistema horren bitartez, Europak jarritako eta lehen aipatutako helburuak lortzen ez badira, nork ordainduko ditu guztiontzat kaltegarriak izango diren ondorioak?

Bukatu baino lehenago, hurrengoa gogorarazi nahi dizut: erretzearen eta lurpetzearen artean badagoela bide bat eta zero zabor deitzen da, seguru asko Alemaniak bost urte barru lortuko duena.

Recherche