German Gorraiz Lopez | Otsagabia

‘Ateak Ireki’ oroimenean

‘The Power Elite’ liburuan (1956), Wright Mills-ek azaltzen duenez, establishmenta azpi-eliteen bat egite politiko, militar, ekonomiko, unibertsitario eta komunikabide arlokoak eratutako elite taldea izango litzateke. Bestalde, Zbigniew Brzezinski, (Carter-en administrazioko Nazio Segurtasuneko kontseilari ohia) bere liburuan ‘Between Two Ages: America´s Role in the Technetronic Era’ (1970), elite batengatiko «manipulazio zibernetikoaren» bitartez, gizartearen kontrola defendatzen du, PRISMa programako ezarpena iragarriko lukeena.

Beraz, ‘Hodeia’ deritzona kontrolatzeko ahaleginaren ondoren, datozen urteetan informazioaren demokratizazioaren amaierarantz joko dugu, hitz zehatz baten erabilera debekatzen duten legeak inposatzearen bitartez, (Txinan, adibidez, «demokrazia» edo «giza eskubideak»), herri totalitarioak deitutakoek hasitako bidea jarraituz.

Horrela, OpenNet erakundearen (Oxfordeko unibertsitateek, Cambridgek, Harvardek eta Torontok osatuta) ikerketaren arabera, 25 herrialdek «eduki politiko edo sozial arriskutsuen gainean», web-zentsuran jardungo lukete. Halaber, mendebaldeko enpresaren kolaborazioari esker eta zentsura metodo sofistikatuen bitartez, YouTube bezalako aplikazioetarako edo Google Maps-erako sarbidea galaraziko lukete, Interneten zentsuran diharduten herrietako zerrendara Estatu espainiarra pasatuz, Auzitegi Nazionalak (AN) ‘Ateak Ireki’-ren webgunea eta Twitter-eko eta Facebook-eko profilak ixteko agindua eman ondoren.

Hark guztiak, hurrengo hamarkadako ‘Sarera’ko sarbide unibertsalerako ezintasuna eta ‘Sare-Sarearen’ bere jatorrietarako itzulera (elite politiko, ekonomiko eta militarren erreminta esklusibo bihurtuta) ezarriko ditu, mendebaldeko demokrazia formaletan (‘Westminster erara’), defizit demokratikoaren ezarpena estigma errepikari gisa geratuz.

Recherche