Atxilotuen trataera
Mundiala dela eta, Brasilgo poliziak nola tratatzen dituen manifestariak hunkituta utzi nau. Telebistan agertutakoaren arabera, polizia batek manifestari bat eusten dion bitartean, beste batek spraia botatzen dio begietan. Etxetik gertuago eta telebista audientzia handiko programa batean, Jordi Evolerena, hain zuzen ere, Madrilgo abokatu batek esandakoa ez da gutxiatarako izan, berak lagundutako atxilotu gehienek tratu txarrak pairatu baitituzte. Baten batek pentsa dezake hitz horiek asmakizunak direla, baina, Nazioarteko Amnistiako salaketekin bat datozenez, Madrilgo abokatuak esandakoa egiaztatuta gelditu da.
Egoera kaskar honi aurre egiteko, nire ustez, logikoena preso guztiei protokoloa aplikatzea legoke. Esandakoaren harira ez nau ustekabean harrapatzen alderdi desberdinetako buruzagi batzuek esatea, Bateragune kasuarengatik atxilotuak, horrela daudela bere ideia politikoengatik.
Horrez gain, ezin dut ulertu, nola gaixotasun sendaezinak dituzten presoak urrutiratuak egon daitezkeela edo jakinda legalki kalean egon litezkeela, kartzelan mantentzea. Egoera tamalgarri honetan Otegiren eta Mandelaren arteko konparaketek gero eta gutxiago harritzen naute.