Autodeterminazio eskubidea; nazionalismoen benetako sendagaia
Nazionalismoa, gizateriaren egintza edota jarduera-intelektualaren akats kaltegarrienetakoa da, gizakiak desberdintzeko erabili izan ohi den argudio pozoitsua. Egun, munduko edozein tokitako gizakiez erantzukizunez hitzegitean, haien arteko desberdintazun bakarrenetakoa hizkuntza dela ohartuko gara.
Beraz, gizakien inguruko aurreiritzi zein mitoak ezabatuz gero, jakinmin eta aukera izugarriak izango dituen gizaki baten aurrean aurkituko gara. Bestalde, nazionalismoak desagertzeko bidean den minbizia beharko luke, hizkuntza desberdinak ikasteko dauzkagun aukerak ikusita. Euskal herritar gehientsuenen eskuzabaltasuna eredutzat hartuta, urteetan gure herriko agintari, legegizon zein polizia indarrek egindako «ahaleginei» so egitea besterik ez dago Gure herriko hainbat udal espainiar bandera zintzilikatzera behartzen dituzten epaitegiek, gehiengoaren sentimedua itotzea dute helburu nagusi.
Beraz, Madrilgo kongresuan aurki proposatuko duten ekimen berria, hau da, Estatuko ikurrak iraintzea delitutzat hartzea, helburu beraren bila dabilela esan genezake. Internazionalismoak herrien autodeterminazio eskubidearen besaburuetan hartzen du atseden, herritarrek bere buruaz erabakitzeko daukaten eskubidean hain zuzen. Horrela bada, eskubide historiko guztien gainetik, gizaki, komunitate, probintzia, zein herrialde orori bere kabuz erabakiak hartu edota itunak urratzeko eskubidea zor zaio, eta Euskal herria ez da salbuespena.