Juan Luis Mugertza Unanue

Azken kapitulua

Urte bete pasatxo honetan, orain arte bizi izandakoak liburu baten argumentua izan balu, inor gutxik irakurriko zuen. Baina ikusi eta gero, zer nolako baliabideak dituzten irakurlea erakartzeko, eta azken kapituluak zer nolako itxura hartuko duen, ez dute inolako arazorik izango berriro Euskadiko historian beste pasarte bat idazteko. Izan ere, inoiz olatuak baretuko dira, gehienok txertatu egongo gara, positiboen kopurua inoizko txikiena izango da, eta aldez aurretik egindako okerrak inor gutxik izango ditu gogoan. Hori bai, hildakoen familiakoak, eta kale gorrian gelditutakoak, inoiz ez dute ahaztuko.

Recherche