Badator Korrika!
Badator? Nire ikuspuntutik badoa.
Lau edizio dira jada aznenengoz nire herria zeharkatzen ikusi nuenetik. Badakit ez garela beste leku asko bezain ikusgarriak (oso argazki politak dira jendetza ikusten direnak, edota lekukoa daraman pertsona bakarrik eta gauez agertzen den albistea...), baina biztanle kopuruan Arabako bosgarren herria gara, aurtengo Araba Euskaraz jaiaren antolatzaileak, eta euskararen erabilera gehien hazi den eskualdearen bihotza. Azken hau, gure eguneroko esfortzuaren ondorioa da bakarrik, izan ere, ez zaigu inoiz inoren laguntzarik iristen honaino.
Hala ere, korrikari arrakastarik handiena opa diot, orain eta beti, Gora Korrika!
Bitartean guk gure eguneroko borrokan jarraituko dugu, bakarrik bada ere...