Mikel Irañeta | Donostia

Barrura begiratzeko leihoak

Barrura begiratzeko leihoak. Irailak 25an hego haizearekin batera, zinean izan nintzen. Asier Altunaren ”Bertsolari” dokumentala, zinea bihurturik, ikusi nuen azken filma izan zen. Ez ohizko areto batean, filmaren inguruan sortu den egoera horrela bultzatuta, alegia, hainbat ikusle bildu ginen Donostiako Aquariumen, Barrura Begiratzeko Leihoak ikusteko. Aquariumen, dokumental bat zinea bihurturik ikusteko aukera izan genuen.

Bi gauza bereiztuko nuke film honetan. Bata filma arte lan mota bat bezala hartuta eta bestea narrazioa bera, protagonistak eskaintzen dizkiguten sentimenduak, adierazpenak, penak eta doloreak, duintasunez eginiko adierazpenak eta inori errespetuaren falta eta inor isekatu gabe, eginikoak.

Bost testigantza, bost bizi desberdin, bost egoera desberdin, bost zuzendari ezberdin, bost ikuspuntu eta hamaika komentario filma ikusi gabe daukaten hainbat gizaki eta erakunde aldetik, tokiz kanpo egindako komentarioak, nire ustez, eta filma honekiko hartu duten erabakiak artean, azkenetakoa, espainiako audientzia nazionaletik hartutakoa, pelikularen kopia eskatzen, ez hanka ez bururik dituen eskaera bat da.

Agian audientzia nazionaleko jaun txit gorenak, hain zinezaleak izanik eta Donostiara etortzeko aukerarik ez izateagatik, «terrorismoaren apologiaren» izenean, audientzia nazionaleko gela nagusian film on bat ikusteko aukera ezin hobea dela, otu zaie.

Bigarrenetik hasi naiz, baina bukatu ez. Lehengo puntura helduko naiz. Filma arte lan bat bezala hartuta. Beste dokumental zinea bihurturik aurkitu dut. Landua eta zaindua bere irudietan. Erritmoa galdu gabe istorioa batetik bestera pasatzerakoan. Ikusleari hainbat datu emanez, arreta ez galtzeko. Musika, ere, gaiari ondo landuta eta lotuta. Ezagutu beharreko hainbat testigantzak, zalantzak, eta sentimenduak film batean jarrita, besterik ez Fiskal Jauna.

Bi ordu pasa dira, eta filma bukatuta zine gelan geundenok, txalo batzuk ondoren gelditu gara gure eserlekuan, isilik, zer egin jakin gabe, jaiki, aldegin, hitz egin, negar, nik behintzat, minutu horretan, galdera askok etorri zitzaizkidan burura, baina birekin geratu naiz: Inkisizioa garaiera bueltatu gara? Benetako adierazpen askatasunean bizi gara? Erantzunak baditut, eta begi bistan dago Barrura Begiratzeko Leihoak filmari adierazpen askatasuna ukatu eta urratu egin nahi diote eta Inkisizioa bereak eta bi egiten ari dela. Irailak 25 Donostiako kaiatik barnean, hego haizea bidaide hartuta, leihoak irekiak mundu zabalera.

Recherche