Jon Gorriño I Euskeraren Jatorria Elkartea

Basque Country ala Basqueland?

Gure nazioaren izena gero eta gehiago ikusten dugu gaur egun ingelesez, modu batera edo bestera gero eta sarriagotan munduratu behar garelako. Baina Euskal Herriaren ingelesezko izenari buruz gogoeta egin beharko genuke. Gaur egun munduan, gutxi gorabehera, 250 estatu daude eta horietako batek ere ez du "country" izenaren barruan. Eta guk “country” hori erabili behar al dugu? Ala badira beste aukera batzuk?
Adibidez, gure estatu proiektua hobeto adierazteko, agian, “land” hitza erabiltzea egokiagoa litzateke, herrialde askok egiten duten moduan: Finland, Greenland, Iceland, Ireland, Netherlands, Poland, Switzerland…
Izen hauetako batzuen "land" atzizkia Germaniako nazionalismo erromantikoaren garaiko eragina izan zen XIX. mendean, hizkuntza germaniarretatik hartutakoa. Beste batzuk zaharragoak ei dira: Holanda, Islandia, Groenlandia… baina seguruenik hasierako jatorria berdina izan daiteke guztientzat.
Gai horretan, luze zabal azter genezake “land” horrek euskal jatorria duen ala ez, Euskal Herriko eta euskera hitz egin zen lurraldeetan erabat zabaldutako toponimoa delako. Akaso egungo euskararen arbasoa Europa mendebaldetik zabaldua zegoen garaiko oihartzuna dugu, Theo Vennemann hizkuntzalari alemaniarrak dioen ‘hizkuntza baskonikoen’ garaikoa. Edo Felix Zubiagak dioen moduan, beste herri askori geuk doan eman diogun izena, geure herriari ukatzea ez litzateke oso egokia izango.
Arrazoi desberdin hauengatik, -land(a) atzizki hau, gure uste apalean, “country” baino egokiagoa da. Hobe genuke Euskal Herria ingelesez aipatzerakoan Basqueland hitza erabiltzea Basque Country alde batean utzita.

Recherche