Juan Luis Mugertza Unanue

Belarrian mina

Gaur amets gaiztoak izan ditut. Gaur karrera sasoian oso gogoko ez nuen latin irakaslearekin gogoratu naiz, eta gogora ekarri nau, sarri askotan, espainiar komunikabideen gainean esandakoak. Horrelakoetan orri batean idatzitako akatsen zerrenda irakurtzen zigun, gu horretaz jabe gintezen, eta gaztelera hobeto egin genezan. Nik, egiatan, gazteleraz ez dut ondo egiten, ezta euskaraz ere. Halarik ere, gaztelerak –badakit gaizki dagoela– ez dit belarriko minik ematen, euskarak bezala. Horregatik, azken bolada honetan, behin baino gehiagotan entzun eta irakurtzen dudanean («datu kezkagarri bat agertu zen», «indarra berreskuratu behar dut», «eguraldi txarra mantenduko da»), goibeldu egiten naiz, eta zera pentsatzen dut: horren ahula den hizkuntzari kontu egin ohi ez badiogu…

Recherche