Ibone Ametzaga Arregi

Benetako ongizatea noiz?

Euskal Herriko Alkate eta zinegotzi guztientzat!

Benetan eskertuko nizueke ‘Yoko eta bere laguna’ filma ikustera joaten bazarete. Filma horretan modu sinplean agertzen da haurren jolasteko eremuen garrantzia baina benetakoa! Eta ez gaur egun herri-eremuan ematen dieguna (dena artifizialak): natura! non imajinazioa, jakin-mina, sozializazioa, garapen fisikoa eta emozionala etab., garatzen duten eremu garrantzitsua eta helduontzako ere garrantzitsua dena.

Gaur egun kudeaketan zaudeten behienok neurri handi batean hori eduki zenuten eta ahaztu? Zergaitik ez eman gaur eguneko haurrei eta hurrengo belaunaldiei aukera hori? Adibide gisa Getxo. Azkenengo 15 urtetan zenbat lurra porlanaz estali da? Zertarako? Eta zenbat galdu dute gure haurrak? Mesedez Iturribarri aukera izugarria da gure haurrentzat. Aukera ez galdu alkate jauna!

Inguruko haur guztiak zuhaitzak eta botatzen ari zinetenean negarrez eta oihuka (bestela galdetu handik gertu dagoen ikastolaren irakasleei eta gurasoei). Hezkuntzan irakasten diete Natura babestu behar dela eta gero zer ikusten dute? Egunero hortik haurrekin igarotzen dugunok ez dakigu zer esan haurrei galdetzen digutenean: zergatik natura apurtzen ari dira? Nik uste zuregana bialdu beharko ditugu zeren zuk eta zure taldeak daukazue erantzukizuna! Eta ahaztu Garapenaren aitzakia zeren Getxok 3.000 etxe hutsik dauzka eta hori bai ez dela iraunkorra!

Mesedez, ez galdu aukera gaur egungo biztanleak eta hurrengoak eskertuko eta zutaz gogoratuko dira! Natura gure altxorra da eta!

Mila esker

Ibone

Recherche