Juan Luis Mugertza Unanue

Berangon erdara nagusi

Ez naiz bat ere originala. Sasoi batean (2021eko, urriaren 30an), argitaratutako iritzi artikulu baten izenburu bera erabili izan dut, oraingoan ere, hau idazteko. Badakit hiru urte eskas ezer gutxi dela, Berango bezalako herri erdaldun batean zer edo zer antzemateko, baina, behintzat, detaile txiki-handi horietan erakutsi, euskarak zeozertarako balio duela. Izan ere, aste honetan, ostiralean, orduantxe bezala, Jon Plazaola (Gixajoa! Norberaren hizkuntza ez den batean aritzea, ere!) gaztelera hutsean arituko da "Tu-tum, platza!" bakarrizketan. Korrika batzordekoak saiatu ziren antzerkia euskaraz bultzatzen, baina... Sopelan obra bera euskaraz eman zuten, baina agintean beste alderdi bat dago, eta ulertzekoa da. Euskarak herri honetan ez du boto askorik ematen, antza, eta euskara zertarako bultzatu Berangon erdaraz guztiok elkarri ulertzen baldin badiogu? Baina, lasai, laster, Korrika Berangotik pasatuko da (martxoaren 21an). Gainera, oso goiz (07.10 inguruan), eta inor gutxi jabetuko da (euskaldun jator horiek kenduta). Hori bai, udaletxekoek, kilometro bat erosiko dute ozen aldarrikatzeko: «Gu ere, euskararen alde».

Recherche