Patxi Aznar

Beste ikuspuntu bat

Arestian Gipuzkoako alkate batek, Eneko Etxeberriak, formak ez zirela esanez bere desadostasuna azaldu du Zutikek argitaratutako kartel batekin. Kartel honetan agertzen ziren GHK-eko PSEko eta PNVko kideek errauskailuaren proiektuarekin bere adostasuna erakutsi zuten.

Hurrengo lerrotan gai horri buruz gogoeta batzuk egingo ditut. Errauskailuaren gaia hasieratik irregulartasunez josita dago, adibidez: 1. Funesko (Nafarroa) plataformak, Facebook bidez, "Diario Vasco"-n behin baino gehiagotan emandako berria gezurtatu zuen herritarren kexak ez baitziren soilik Gipuzkoaren aurka zuzenduak. 2. EAJ-PNVko agintaldian diseinutako planean, hau da PIGRUG en (2002-2016) aurreikusita zeuden konpost plantak (Zaldunbordakoa eta Sasietakoa) egin gabe utzi ziren. 3. Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko ordenagailu bat lapurtu eta ia 70.000 artxibo ezabatu zizkion pertsonari agintari berriek diputazioko kontrola hartu zutenean salaketa kendu zioten. Paradoxikoki auzipetuta daudenak Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin dira, justu herritarron agintea bete zutenak.

Horrez gain, errauskailuarekin izandako irregulartasunak testuinguru zabal batean sar daitezke, adibidez, errepideetako obren gainkostuekin, Panamako paperekin, Bidegiko aferarekin, edo "De Miguel" sumario handiarekin. Honek guztiak nire ustez PNVren portaera mafiotsua agerian uzten du.

Bukatu baino lehen hurrengoa gogoratu nahi dut: errauskailuaren gaiaz hitz egin nahi dugunok pairatzen dugun itzalpen informatiboa gainditzeko Change.org plataforman sinadurak biltzen ari garela. Plataforma honetako bilatzailean bakarrik hurrengoa jarri behar da: "Debate técnico en ETB sobre la incineradora", gero emaila gehitzen zaio eta listo.

Esandako guztiarengatik ondo iruditzen zait GHKko kide horien aurpegia Gipuzkoako edozein tokitan erantsita egotea.

Recherche