Besteek egiten dute, Euskadiko Kutxak ere bai
Euskadiko Kutxako garbitzailea naiz. Garbitzaileok pixkanaka lan jardunaldia galtzen joan gara, eskubideetan atzera goaz. Caja laboralak badu leloa dioena “ bada beste modu bat”. Hitzak besterik ez dira, ekintzetan Caja Laboraleko buruek ez daukate gizatasunik, ezta Auzolagun, bere garbitasun enpresa kontratatzaileak ere.
Abendu bukaeran deitu ziguten Lagun-Aro bulegoen itxierak zirela eta kontratu modifikazioak sinatzera. Beste nobedaderik ez zegoen, zioten saiatuko zirela langileak birkokatzen, baina gauzak gaizki zeudela etab. Handik bi egunetara zein izango ezustekoa, eta asteko lanaldia 5 egunetatik 3 egunetara jaitsiko zela esan ziguten, kontua hartu gabe lan karga, igotzen ari zena, Lagun Aron eta Ipar Kutxan emandako aldaketen eraginez.
«Besteek egiten dute eta guk ere bai», horrela esan ziguten. Laboralak «bada beste modu bat» dio, baina erakusten du beste guztiak bezalakoa dela, lehenengoak, espainiar erreforma aplikatzen. Hori da poltsikoak beteak dituenak ematen duen exenplua, irabaziak besterik ez dituzte buruan.
Asteko geratzen zaizkigun 3 lan egunetan ere murrizketak edukiko ditugu eta ezin ahaztu abuztuan egiten diguten murrizketa, dugun lan jardunaldiaren herena ezartzen baitigute, egoera jasanezina bihurtuz.
Caja laboralak ez gaitu inongo momentuan kontuan eduki. Bilera eskatu diogu eta erantzunik ez dugu. Une honetan Kutxa edo banketxeetako garbitasuneko lan baldintza txarrenean utzi gaitu Euskadi Kutxak. Eta garbitzaileok ez dugu portaera hori onartzen.