Juan Luis Mugertza Unanue

Bihotzaren disketean gordeta

Umeak gineneko argazki gehienak propio etorritako –auskalo nondik!–argazkilariek egin ohi zituzten: «Atzekoa, mesedez, aurrean jarri, eta orain geldirik egon». Eta gu, txintxo-txintxo, arnasari eutsi, argazki-makina barruko flashak gure begitxoak ez itxiarazteko, luze eginda egoten ginen gero argazkian geure itxurari (txanga pistolak ikusgai; belaun-buruan, askotan, esparatrapua; gainontzeko lagunekin tiobiboen ondoan) erreparatzeko. Orduantxe, jabetzen ez baginen ere, bizitzak erakutsi digu –orduan, paperan egindakoak; egun, digitalean; hemendik urte batzuk, auskalo, non?– nork bere argazki bilduma egingo duela. Inoiz, koloretan, askotan, zuri-beltzean, ordukoen antzera, baina hauek besteek ez bezala, arima, ahotsa izango dituztela, eta herriko jaietan barik, edozein egunetan egingo (Sebas, Lariz, Patxi, Saioa, Lezuri, Irantzu, Ibai, Orkatz…) ditugula, eta gogora ekarriko. Izan ere, bihotzaren lekutxoan leku handia duzue.

Recherche