Patxi Aznar Bellido

Bilboko topaketa

Bilboko istiluak guztiz gaitzesgarriak izanda ere, Euskal Herrian, pobreziarekiko eta bidegabekeriarekiko daukagun sentsibilitatearekin, halako topaketa bat burutzea niretzat ez da ideia onik izan. Bortizkeriari buruz hitz egiten ari garenez, Bilboko gertatukoari nik beste gogoeta batzuk erantsiko nizkioke, adibidez; diru publikotik, diru laguntza jasotzen duen enpresak, urtearen bukaeran etekinak edukita, eta aldi berean, langileak kaleratzen dituena, hori ez al da biolentzia?, familia bat ume guztiekin etxegabetzea, hori ez al da biolentzia? lanpostuak bermatzeko 5 milioi euro diru laguntza, sos publikotik ematen zaion enpresari eta handik gutxira ateak ixten dituena, hori ez al da biolentzia? itotzen ari ziren etorkinei pilotak botatzea, hori ez al da biolentzia?

Pilotakada batez pertsona bat hiltzea eta gertaera argitu baino lehenago, egun hartan dispositibo poliziala antolatu zuen pertsona ertzaina buru izendatzea, hori ez al da biolentzia ? orduan horri buruz hitz egiten denean hobe da biolentzia mota guztiak aipatzea. Ildo hau jarraituz, Urkullu lehendakariak,Bilboko topaketan, bankuei eskatu die emandakoa gizarteari bueltatzea, zaila izan arren, ondo dago eskatzea. Ni auzi honetan, urrunago joango nintzateke, eta bankuei bakarrik eskatu beharrean, bankuei nahi zutena egitea utzi zieten politikariei ere, eskatuko nizkieke kontuak. Azkenean bankuen erreskatatzea ez al da, gizartea erreskatatzea?

Recherche