Eider Montejo eta Eider Valle

Bizitza eman ala kendu?

Zer datorkigu burura abortu hitza entzutean? Gai tabu bat izan arren, gure estatuan nahiko dira hau egiten duten emakumeak. Zoritxarrez emakume guztiek ez daukate aukera berdina, baliabide gutxi dituztelako edota legez kanpotzat jotzen delako. Barregarria da jakitea lege horiek inposatzen dituzten pertsonak gehienetan gizonezkoak direla.

Ezagutzen dugu hainbat kasu non neska oso gazteak hil diren goiz erditu behar izateagatik; esaterako Paraguain izan da aipagarrienetako bat. Ez zaigu bidezkoa iruditzen hamalau urteko gazte batek erditu behar izatea abortatzen ez uzteagatik, eta horrek haren heriotza ekartzea. Gizarte moduan legezkoa iruditzen al zaigu neska batek haren bizitza galtzea izan nahi ez duen ume batengatik? 50.000 neska inguru hil dira bortxatuta izateagatik eta abortua praktikatu ezin izateagatik; gure aburuz, hori ez da legezkoa hamar-hamabost urteko neskeentzat gehien bat.

Dakigunez, hau praktikatzea ez da legezkoa hiri edo herrialde guztietan eta gerta liteke legezkoa izatea, baina ondo ikusita ez egotea. Adibidez, Europako herrialde gehienetan, edota Uruguain, Kanadan, Australian, Errusian, eta Estatu Batuetan hamabigarren astera arte legezkoa da baliabide hau erabiltzea. Bestalde, egon badaude herrialdeak non guztiz debekatuta dagoen praktika hau, esaterako Latinoamerikako zati handi batean, Vietnamen, Filipinetan, eta Afrikako estatu askotan.

Dena den, oraindik asko falta da legeztatzeko. Egin dezakegun gauza bakarra gure eskubideengatik borrokatzea da, eta horrela emakumeon artean, elkarlanean, lagundu, eta halabeharrez eutsi goiari!

Recherche