Bizkaiako Futbol Federakundeari
Bizkaiako Futbol Federakundearen presidente hori:
Orain dela gutxi, Espainiako Futbol Federakundetik diru-laguntza batzuk heldu dira EAEko nazional mailan jokatzen duten kluben aretan banatzeko. Espainian zehar, diru kopuru berdina banandu dutenez, sorpresa itzela hartu dut Bizkaiako banaketa entzun eta gero.
Federakunde autonomiko guztiak horrela banatu egin dute dirua:
1. Emakumezkoen areto futbola bigarren maila: 10.000 euro.
2. Gizonenzkoen bigarren B Maila: 10.000 euro.
EAEn, Gipuzkoako Futbol Federakundeak egin duen banaketa Espainian zehar egin duten bezalakoa izan da eta baita Araban ere. Haatik, Bizkaiako Futbol Federakundeak banaketa ezberdina egin du eta bakarrik 5.000 euro nesken klubentzat eta 7.000 euro mutilen klubentzat eman die. Berdintasun ikus puntutik ere, salatzeko egoera bat da eta aldi berean, kirol minoritarioak ez daude sustatuta banaketa hori ikusita.
Horregatik erabaki dut eskutitz hau idaztea, lehen eta behin egoera salatzeko eta zurekin eta azkarren egoteko. Horrekin espero dut hausnarketa sakonagoa egitea eta klubetatik jaso nituen berriei erantzun zuzena ematea.
Zure erantzunaren zain.