Nerea Arrizabalaga

Bobby Sands gogoan

Bobby Sands gogoan Patxi Ruiz datorkit gogora eta galdera honakoxe hau da: Zenbat denbora iraun behar ote du agonia honek? Beste Bobby Sands bat behar ote dugu? Ezen Euskal Herria ez ote da behin eta berriro bakearen alde kalera atera? Orain ez dago aitzakiarik. ETArik ez dago.

Odol isuria izan dela jakin badakigu, baina hainbat herritan, eta denok dakigu zeintzuk, bake bidea egin da preso eta iheslari abertzaleak askatuz, beren herritan bizi proiektua egin dezaketelarik. Zergatik ez Euskal Herrian? Zeinek irabazten ote du? Ene uste apalean inork ere ez. Errukirik gabe ez baitago gizakortasunean aurrera egiterik, ez eskubitik, ez erditik, ez ezkerretik. Gizadiak horrelaxe ezin du aitzina egin.

Horregatik, pandemia garaian zerbait onik atera baledi, izan bedi gure gogoetarako gaitasuna serenitatean, gupidaz bestearekiko. Ezen zer nahi ote du Estatuak garaipena ala bakea? Eta bakea benetan maite badugu, ez ote da onena behingoz preso eta iheslari abertzaleak askatzea, etxeratzea?

Recherche