Mikel Baldus

Bolivia: adibide bikaina

Bere lehengaiak lortzeko mendebaldeko potentziek, betidanik, beste kontinente batzuetara begiratzen dute, bereziki Afrikara eta Hego Amerikara. Ondasun hauen erauzketa mantentzeko, Mendebaldeko estatuek ustiatutako herrien garapen politikoa galarazi ohi dute. Kolonien bitartez lehenengo eta behin, gero metropo-lietatik aukeratutako gobernuetako inposatzearen bitartez. Gobernu hauek, ustelkeriaren bitartez, Mendebaldeko potentzien nahiak burutu ohi dituzte. Honela, sendi gutxik oligarkia osatu ohi du herrialde bakoitzean. Berriz, herriaren gehiengoa txirotasun gorrian zegoen eta dago; hau da: lehen eta orain. Herriek, egoera hau aldatzeko, borroka egin ohi dute. Orduan, oligarkia hauek, borroka amaitzeko, diktadura basatiengana jo ohi dute, metropolien laguntzarekin. Ez dago herrialderik Hego Amerikan erregimen zapaltzailea jasan barik. Horregatik, «Mugimendua Sozialismorantz» alderdiaren garaipen handia, Boliviako hauteskundeetan azken asteburuan, bultzada garrantzitsua da Hego Amerika askatzeko Mendebaldearen uztarritik. Garaipen hau adibide bikaina da inguruko herrientzako.

Recherche