Bolivia, maribistakoko deialdia?
Joserra Beloki Zapirain - Donostia
20/11/2019

Esaten zuen iragan astelehenean, hilak 18, Raimundo Fiterok GARA honetan: «... Levantamos la cabeza y vemos que lo de Bolivia es el terror militarista y la cruzada racista, culminada con un decreto para dotar de inmunidad legal a los milicos para que disparen a matar. Y la prensa española tan distraída que no reconoce un golpe de estado con derrocamiento de presidente electo y más de una veintena de muertos... !Qué asco!»

Nik nazka ez, baina pena bai, ikusita Euskal Herriko indar progresistak ez direla kapaz izan deialdi sendo bat egiteko, Bolivian gertatu den dudagabeko estatu kolpea salatzeko.

Bi kontzentrazio egon dira Donostian motibu horrekin, bat espontaneo samarra, deitzaile ageririk gabekoa, iragan asteazkenean, hilak 13; eta beste bat iragan ostiralean, hilak 15, hogeitahamaika (31) erakundek deituta (batzuk herrialdekoak, baina beste batzuk hedadura nazionalekoak, hala nola CCOO, EH Bildu, ELA, EPK-PCE, ESK, Ezker Anitza, IU, LAB, Podemos, Steilas...), Hego Euskal Herriko lau hiriburuei zegokiena.

Elkartu ginen Bulebarrean, zenbat, 80 lagun? Ehun? Alegia, ia gehiago zirela deitzaileak bildutakoak baino... Alegia, entitate deitzaileak beren izena paperean jartzera mugatu zirela, beren eragin esparruan batere eragin gabe...

Bolivian, oraintxe bertan, gure begien aurrean (whatsapen bidez gehiago zenbait komunikabideren bidez baino) gertatzen ari dena nahikoa larria dela uste dut, Euskal Herriko eragile progresistek deialdi «serio» bat egin dezaten. Inboluzioko egoera dramatiko bati erantzuteaz gain, hori ere bada, inondik ere, herri egitea...

Articles
Iñaki Egaña
07/12/2019
Ana Elena Altuna
07/12/2019
Mai Monroy
06/12/2019
Lettres
Xanti Begiristain Madotz - Auritz
06/12/2019
Anartz Muxika Andres - Orereta Ikastolako hirukotearen izenean
06/12/2019
Mikel Fernandez Minguez | Barakaldo
05/12/2019
Ruben Egia Martinez y Miriam Diaz de Tuesta | LAB
05/12/2019
Derniers posts
Martin Garitano
06/12/2019
Koldo Campos
05/12/2019
Martin Garitano
04/12/2019