Borroka garaia!
Haizea Bengoetxea eta Nahia Fonseca
07/04/2020

Ezerezetik abiatuta, mugimendu feministaren borroka eraiki dugu, auzo nahiz herrietan sustraitu dena, eta agerikoa da greba feministaren arrakasta; historia egin dugu beste behin ere, entzun dugu sarritan manifestazio erraldoien ondoren. Haatik egoera matxistak ez dira amaitzen eta gaixotasun honek aurrera jarraitzen du. Honen adibiderik argienetako bat nesken futbola da. Ez duzue uste kirol-esparru honetan, genero baten eta bestearen artean dagoen desberdintasuna gehiegizkoa dela eta hori guztia aldatu egin beharko litzatekeela?

Emakumezkoen futbolaren zale garenez, uste dugu publizitate handia eman behar zaiola eta, batez ere, garrantzia handia eman behar diogula oraindik minoritarioa den kirol honi. Emakumezkoen futbolarekiko zaletasun handirik ez badago, neurri batean, errua komunikabideei bota behar diegu eta baita klub berberei ere. Ezin duguna da nahi izatea genero berdintasuna egotea eta nesken futbolaren sustapenean zein suspertzean ez laguntzea.

Irekiagoak izan beharko ginateke, eta azala uzten duten neska horieik gehiago ezagutarazi beharko genituzke , gizonezkoen taldeekin egiten den bezala, futbol profesionaleko jokalarien jokoa eta lehiaketak gehiago baloratzen has daitezen. Are gehiago, ez dugu ahaztu behar, neskek, mutilen kategoria berean daudela, eta, horrela, neskek sari bera jasotzea lortu behar dugu.

Hausnar dezagun emakumezkoen kirolen inguruan, eta gure neskeei lagun diezaiegun euren ametsak egia bihurtzen jarrai dezaten. «Emakumezkoen futbola» ez deitzeko unea iritsi da, bada, dei diezaiogun futbola bakarrik, abizenik gabe. Amore ematen ez dugula eta baloratuak izateko borrokan jarraituko dugula erakusteko garaia da.

Articles
Ana Tere Díaz
27/05/2020
Joseba Vallés Izquierdo
27/05/2020
Joxemari Olarra Agiriano
27/05/2020
Ricardo Cruz-Lopez
27/05/2020
Lettres
Kari Ledesma Villa
27/05/2020
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
25/05/2020
Victoria Vallejo Martínez
25/05/2020
Irune López Carriba
25/05/2020
Derniers posts
Koldo Campos
18/05/2020
Fito Rodriguez
17/05/2020
Fito Rodriguez
13/05/2020