Rubén Hernández Sancho

¡Catalanes a la cuneta!

Aste Santuan Errioxara joatera gonbidatu ninduten. Ostiralean hain zuzen. Santo Domingo de la Calzadan egin genuen geldialdi bat bazkaltzeko gogoarekin. Bazkaldu baino lehen herria ezagutzeko asmoz pote batzuk hartu genituen, baita pintxoak ere.

Alde Zaharretik pittin bat urrundu ginen eta taberna batean sartu ginen.

Lagunak pintxoa jaten ari ziren bitartean zigarro bat erretzera atera nintzen. Erretzen ari nintzela kuadrilla bat pasa zen, hiru mutil, haietako zaharrena hogeitamar urte gutxi gora behera izango zituena, eta hiru neska, gazteena hogeitabost urtekoa.

Beraien artean berbetan zeuden eta non ote zen La Caixaren kajero automatikoa elkarri galdezka. Horietako bat harriturik geratu zen nire aurrean, baina ezer esan gabe. Ziur asko ez zirela Santo Domingotarrak.

Kuadrilla horrek zebra pasagunea zeharkatu zuen, eta metro batzuk aurrean zeudenean, haietako mutil batek bere oihua bota zuen: «¡Catalanes a la cuneta!», barrukaldetik atera bailitzaio lez.

«Exabrupto»-aren zergatia: nik, arreba batek Catalunyatik, oroigarri gisa, ekarritako lazo horia neramala.

Recherche