Cross Culture Surf
Cross Culture Surf egitasmoa Euskal Herriaren eta Irlandaren arteko kultura-truke aintzindaria da, Zutunduk eta The Surf Project-ek antolatua. Egitasmo zirraragarri honek ikaskuntza bultzatzeaz gain, kulturaz jabetzea eragiten du, surfaren eta haren inguruko kulturaren bitartez. 2012ko Aste Santuan, 15 gazte euskaldun eta 15 gazte irlandar Lahinchen (Clare Konderria, Irlandan) elkartu ziren, aste ahaztezin bat igarotzeko. Abuztuan talde hori berriro elkartuko da, oraingoan Zarautzen (Euskal Herrian), Europako surf-gunean. Egitasmo hau garatzea eta urtero-urtero egiteko aukera izatea espero du Cross Culture Surfek.