Desolazioa, konsolazioa, irritazioa
Mikel Lombillo Eletxigerra | Bilbo
11/09/2018

Bi mutur hauen arteko konponketa artifiziotsuak nekez borobilduko luken inondik inolako hutsune xelebrea. Zierbenak ez du irabazi. Laurogeita hamar zentesimagatik. Kanposantuak galtzaileez mukuru daude, halere, ez da izango baliotsua estropadetan zein den Pou Pou ebazteko. Oinarrizko arrazoimena da, ondinek ezin dutela bizi lehorrekoan, arrantzaleak baitira, eta itsasoaren azalak uhandrez mukuru daude ere bai eta ikus-entzule horiek ez baitute ulertzen hilerriko kondaira goibel hori. Estropadetan badira bi publiko mota, batak birikak erabiltzen dituena eta bestea brankien bidez arnasten duena, brankatik txopara eta alderantziz animoski mintzo egitean dabiltzaten marinel bakoitzari, ur azpitik, Ulisesek Escila eta Caribdisen bitarteko erabakia ekiditen, hau da irritazioa. Izan gaitezen bidezkoak, uhinen bultzapen hori serioski hartuta, datozenerako laurogeita bederatzi zentesima tartekoan ailegatuz gero, ex-aequo.    

Articles
Jonathan Martínez
23/09/2018
Xabier Vila-Coia
23/09/2018
Lettres
Iulen Lizaso Aldalur | Hernani
21/09/2018
Ignacio Javier Agesta Lusarreta | Iruñea
21/09/2018
Aitor Garagarza Cambra
20/09/2018
Maigo Aristizabal Iridoi
20/09/2018
Derniers posts
Martin Garitano
21/09/2018
Andoni Lubaki
20/09/2018
Andoni Lubaki
20/09/2018
Martin Garitano
20/09/2018