Luixa Reizabal Arruabarrena

DGT, Euskara eta kexa/iradokizun orriak

Maiatzaren 13 eta 14an DGT delakoak Donostian duen bulegora joan behar izan nuen. Euskalduna naizenez, tramiteak euskaraz egin nahi izan nituen, baina alperrik ez zegoelako jendaurreko langile euskaldunik. «Eskuragarri daude kexa eta iradokizun orriak» zioen txartela ikusi nuenez, erabaki nuen kexa/iradokizun bat egitea DGTk arreta euskaraz jasotzeko eskubidea berma dezan.

Hala, «informazioa» delako leihatilan kexa eta iradokizun orriak eskatu eta hona hemen zer eman zidaten: folio zuri bat. Ni zur eta lur gelditu nintzen, derrigorrezkoa baita kexa eta iradokizunak egiteko inprimaki berezi bat izatea. Murrizketak ote?

Recherche