Droga ez da bidea
Psikiatriaren errealitatea tortura da. Drogatzen gaituzte paziente psikiatrikoak, masiboki eta ahal bada bizi guztian. Droga legalak dira bai, hor da pozoia, politikariek onesten dutela: drogatzea pazientea, bere borondatearen aurka, noski. Inposatu egiten da droga, gizarte engainatzen da telebisioarekin, ta gazteek gurasoak gainean dituzte behartzeko drogatzera.
Farmako psikiatrikoari medizina deitzen diete xelebriki, gaixo arazten duen medizina. Uste dut gizarte ezjakinak psikiatrak mimatzen dituztela pazienteak. Noski, droga inposatuz, torturatuz farmakoekin, ertzaintzari deituz, ingresatuz eta ohean lotuz, ta isolamenduan edukiz zigor geletan. A ze mimoa. Garai batetan baita elekrosokak ere ematea legezkoa zen. Gizarte maltzurra benetan, masiboki bere seme alabak suntsitzen dituena drogatuz bizi guztia.