Egia, zergatik ez?
Berriro zabor bilketaren auzian EAJk ez du bere hitza bete, aurrerkoan errauskailuaren erreferendumaz promesa ez zuen aurrera eraman, eta orain, berriz, materia organikoa ondo birziklatzen duenari, pasa den hauteskunde kanpainan agindu zuen bezala, ez dio %20 ko hobaria egingo; esate baterako Donostiako hobaria %15ekoa izango da.
Askotan edozein udaletako ordezkari kexati agertzen da zabor bilketaren auzian zergadunen diruarekin hondakinek eragindako kostuak betetzen ez baitira. Nire ustez diru galera horrekin bukatzeko Europako beste herri batzuek egiten duten bezala egin behar dugu, hots, bakoitzak kutsatzearen arabera ordaintzea.
Bestalde, Donostian egindako balizko aurrezki hori (%5ekoa) irabazia izan beharrean, galera bat izan daiteke, jendeak birziklatzera animatzen ez bada zabortegian ordaindu beharreko tasa garestiagoa izango delako.