Egun ona izan dezazula
Artistei esker, bizi
Herri zapaldua gara. Zatikatua ere bai. Nahiko lan badaukagu egora
latz hau kudeatzen. Zazpi ahizpa, hiru taldetan, elkarri bizkarra
emanez, ahaztu arazitako amaren ondarea galbidean. Mingarria da
egoera: odolusten ari gara.
Egoera honek noski, eragin egiten du gure osasun mentalean. Osasuna,
osotasuna baita. Zatiak, puskak, gaixotasuana: eritasuna. Agian
horregatik hainbesteko zaintza garaiotan. Erizain, hainbesteko kamera,
polizia eta ertzain biolento.
Gauzak horrelaxe daude, dio Gorkak, baina horrela ez direla. Nor ez dator bat?
Artista euskaldun guztien aldeko aldarria da hau, musikan zentratuko banaiz ere.
Soinua, doinua, erritmoa, tonua... eta hitzak. Batez ere hitzak. Ez
daitezela gal, ez ditzagun jan.
Artista, zerbait bada, sentibera da. Arras ongi sentitzen du bere eta
inguruko errealitatea, emozioen bidez. Animalia emozionala naiz.
Sentitzen dudana, nola ez da ba zentzudun izango? Errealitatearen
ahalik eta irudirik fidelena daukat eta! Hitzak berak dio: zuntzuduna,
zentzuen bitartez sentitzen duena. Pikulitan dago, arrazoiarekin
sentitzen dutenen (GKS datorkit burura) zentzu alienatua! Arrazoia
zentzuzkoa izateko, sentitu egin behar dugu lehenik: emozioei arreta
eskeni. Sinpleki zerrendatuta, hauek dira emoziorik esanguratsuenak:
poza, tristura, haserrea eta BELDURRA. Euskaldunok, mendez mende
bizitako ankerkeria guztien ondorioz, beldur gara, akatuko ote
gaituzten. Ulertzekoa da, eta errealista ere bai. Irakurri bestela
UEMAren eguneroko «Euskararen Hemeroteka» Telegrameko kanala.
Markatu nau, eta salbatu, Anariren ametsen eraiste neurtuak: «zure
buruaz beste... bat egitea»-k. Eztarria korapildu egiten zait oraintxe
ere. Bizipoz gabe egotetik, argi izpi bat ikustera... eta haren atzetik
aritzea, bidelagunik aproposenez, lehen bale arrantzaleak artizarraren
atzetik bezalaxe.
Bidai psikologiko zabal eta sakonak egiten ditut gure musikagileek
lagatako ondarearekin. Joan zirenak ere gurekin daude, gogoan.
Belaunaldi berriak, gogoz. Denak eskura, musu truk, plataforma
digitalen algoritmoei esker. Erabili, beldurrik gabe Adimen
Artifiziala. Garaiotako baliabideak dira, betiko beharrak asetzeko. Ez
batekin maitemindu. Denek daukate baliorik, bakoitza berean da maisu,
maitale.
Fin batean, gizakiok konplexuak izan baino, akonplexatuak gaudelakoan
nago. Ni bai behintzat. Oskol hori nola eraiki dudan ezagutzeak, egun
horrela zergatik aritzen naizen ulertzeak, aukera eman dit komeni
zaidan etorkizuna marrazteko. Iruñeako Nabarralden ikasia dut hiru
denborak elkar bizitzan nola enkajatzen duten: iragana ezagutu, oraina
ulertzeko, etorkizuna proiektatzeko. Kontzientzia nazionala lantzen
dugu, ondarea, memoria, nortasuna, askatasuna fin baten. Aurrera noa
eta harro nago. Jexux, Angel, Iñigo, Mikel, Koldo, Marian, Beñi,
Mirari, Iñaki, Patxi, Rafa... izaki biblikoak. Orreagako herri
existentzian, Asisko, Aritz, Iñigo... txikitik bihotz handiz eta buru
argiz.
Nahiko nuke ere Herri bezala «aurrera goaz eta harro gaude» ahobatez
esatea. Atzoko elurrak baketuko al ditu gure barne su eta liskarrak!
Aldedien keriak (zenbat funtzionario?) baztertuko al ditugu, eta
bestelako antolakuntzak berreskuratu!
Fededun naiz Arantzazun. Garai latzetan Artistek ahobatezko
elkarlanean eraikitako babesgune arantzatsuan. Gure izpiak hortik
behar du etorri, topagunetik. Misteriotik. Pietateko etxe barrietatik.
Artistok, nire gara penaren musika banda zarete, eta zuen sormenarekin
gure korapiloak askatzen jarraituko duzue. Gure terapia komunitarioa
sustatzen, Latzenen kontzientzia ala infernuak izen bereko bloga
betiko ARGIAn hasteko eta hazteko arnastu ninduen bezala.
Donostiako IZKALIn eta Arrasateko osasun mentalean kiskali dut barruko
mamua, gestalt bat osotuz eneagramak markatu bidetik, Oihana, Maribel,
Juanjo... artixan gora.
Ordainetan, Creative Commons CC0 da nire ondarearen lizentzia.
Nahieran erabili dezazun.
ULMA eta CAF-eko lankideei, zaintzagatik ere.
Etxekook ere badakizue, maite zaituztedala. Ez da tabu, maitatzea.
Beldurrari, adorea, kemena, kuraia. Elektrizitatea!
Gora gu ta gutarrak! Gora bihotzak!
Pro libertate patria gens libera state.
Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.