Unai Ugartemendia

Egunon Katto!!

Ekainak 24. Goizeko 9.10 etan,Arrate frontoiko beheko solairuan, urtero legez elkartu ohi gara axeriak, egun haundi bat ospatzeko. Bertara sartu, eta hor ageri zaigu irriparrez, gure gidaria.

-Egunon Katto. Nahiko lo einda?

-Gaurko egunak, gutxixio egitea merezi dik.

Horrela hasi genuen eguna. Goizeko gosariaren ostean, dantza saioa egin, pote pare bat hartu, eta bazkaritara. Egun osoan, ederki pasa ondoren goizeko 4tan elkar, horrela agurtu genuen.

-Beno Katto. Badakik, San Inazio egunen, Iratxen izango gattuk berriro eta azaldu lehengo urtean bezala.

-Etzekiat Unai. Mendirako plana diat. Hala ere lehenago itzultzen banauk, ez izan dudarik hantxe izango naizela. Nere kontu ardoa ta postrea.

Baiña ez. Ez hintzen azaldu.

Badaezpadaere, goizean, hik hain maite huen Jurramendira joan gintuan, ea hire bizikletarekin han ote hintzen ikustera. Baiña han ere ez hintzen. Bazkari garaian, hire hutsunea somatzen hasiak gintuan, arrebaren deia jaso baino lehen. Ez, azkenean ez hintzen azalduko. Nonbaite, txalapartari-dantzari-bertsolari baten beharra omen ziten, eta nola ez, hi hara joanj hintzen. Hala ere, nirekin pendiente utzi huen “bertso-segidilla” bukatzeko zorretan hago. Nik, hain gustoko huen bukaera, idatzia zeukea”…buka dezagun lasai”. Agur eta ohore Katto !!!

 P.D. Xabat eta Ohiani esan, zuen aitaz arro egoteko motibo gehiegi dituzuela

Recherche