Nestor Fuente Alberdi Elgoibar

Elektran kaleratzerik ez

Elgoibarren, festetako baserritar eguna. Oporrak gozatzen hasia. Lantegiko burofax bat. Irailaren 13tik aurrera (oporrak bukatuta) langabezira.Bi eskumuturretatik  operatu ostean, Auzitegi Medikoak bidalita, Ekainaren 5ean lanera. Abuztuaren 8an Fraternidad-Mupresako medikuak aztertu ondoren: Próxima revisión antes del 7 de Noviembre. Apto con limitaciones. Observación: Evitar en lo posible, la puñopresion y flexión forzadas contra resistencia de los dedos de las manos, de forma continuada.Esaldi hori ulertzeko zaila omen ta beste mediku(?) bati erakutsi ostean erabakitzen dute ez dudala lekurik azken 14 urte ta erdi eman ditudan lantegian, Elektran.Argi dago gaur egun jasaten dugun egoera sozio-politikoak, horretarako eta gehiagorako aukera ematen diela Euskal Herrietako langileriaren kontra jotzeko. Nabarra Osoak bere burujabetza berreskuratu ta Piriniotako Zuzenbidea oinarri harturik benetako justizia soziala ezarri ezean, gauzak berdinean jarraituko dute.Bitartean langileen arteko elkartasun ezak, beldurrak, koldarkeriak, nor berak bere zilborrari begiratzearekin nahikoa duelako, bere burua besterik ez du kaltetzen.

Recherche