Enirio-Aralar Mankomunitatearen presak eta gogoeta batzuk
Pasa den urriaren 19an, Enirio Aralar Mankomunitateko juntaren bilera izan zen, bilerak irekiak direnez herritar talde bat bertan izan ginen.
Bileran, demokrazia eta etika bezelako kontzeptuak, auzokoaren patrikan.
Juntako zenbait ordezkarik esan zutenez, duela hilabete eskatutako Goroskintxuko pistaren proiektu txostena oraindik juntako ordezkariei eman ez zaien arren, eta ondorioz bozkatu ez duten arren, makinak mendian lanean hasita daude bazterrak urratzen. Nork bidali ditu makinak?
Ez bagenuen gaizki ulertu, Abaltzisketako alkate den Jon Zubizarretak, eta nor da bera, bere kasa, holako erabaki bat hartzeko?
2003an Mankomunitateak onartutako Aralarko azpiegituren plangintza zela eta, Lazkaoko udaleko ordezkaria den Aitor Altunak berriz honako hau esan zuen hura ez dijoala hemendik hogei urtetarako proiektuez mintzatzea, gaurtik biharrako erabakietaz baizik. Benetan larria iruitzen zaigu hain irizpide murritzeko jendea kargu politikoetan egotea. Beraz, proiekturik gabe, obren baimenik gabe, makinek lanean jarraitu behar dute?
Ordiziko alkate eta Mankomunitateko lehendakaria den Joxe Miel Santamariak zera erantzun zuen ez omen dela obra baimenik behar. Horrek zer esan nahi du, adibidez Ordizian urbanizagarri izendatutako lurretan eraikitzeko baimena dagoenez, ez dela proiekturik eta obra baimenik behar?
Abeltzain guztien datuak ere aspaldi eskatuta omen daude, zeren beldur dira datu hoiek emateko?
Hortik bizi diren ganaduzale kopurua oso txikia delako agian?
Eta non daude herritarron eskubideak eta iritziak, Aralar Natur Parke publikoa izanik?
Bileran jasan genuen indarkeri instituzionala salatu nahi dut. Ez ziguten hitzegiten utzi bozketak egin eta bilera bukatutzat eman zuten arte. Ez dezagun onartu kazikada baztertailerik, guk usain hori hartu genion.