Joxe Iriarte ‘Bikila’ | Oiartzun

Errauste planaz eta zabor bilketaz

Lehena. Hauteskundeetan garaile zela behin ziurtatuz, Urkulluk hurrengo gobernua baldintzatu lezakeen erabakiak ez hartzea eskatu zion jarduerako lehendakaria zen Patxi Lopezi. Une hartan gogoratu nintzen, Gipuzkoako EAJak justu kontrakoa egin zuela, azken unean, presaka sinatu zuela errauste planta eraikitzeko akordia, jakinik (eta horregatik, hain zuzen) ondorengo aldundiaren jarduera baldintzatuko zuela. Ez al da hori bi aurpegiarekin jokatzea?

Bigarrena. Badakit zabor bilketaren inguruan dagoen eztabaidan argudio kontrajarriak ez ezik interesak ere jokoan daudela. Alderdien interesa politikoak, eta baita, gizarte sektoreen usteak. Nik ez dut kolokan jarriko atez atekoaren aurkako eta bosgarren zakarrontziaren aldekoen zintzotasuna. Alde batekoek zein bestekoek, berziklapenaren aldeko apustua egiten dugunean. Nire galdera da. Egun hain sutsuki ari zareten bosgarren zakarrontziaren aldekoak zergatik ez zinaten mugitu atez atekoaren egitasmoa azaldu aurretik? Are, zergatik ez dituzte ateratzen zabor poltsak bosgarren zakarrontzia oraindik ezarri ez duten (asmorik bai?) EAJ edo PSOEk agintzen dituzten udaletxeetan? Esate baterako, munduko urteko alkaterik hoberena dugun Bilbon.

Edo Hiri berdea omen den Gasteizen. Gipuzkoarrok bizkaitarrak edo arabarrak baino kontzienziatuak gaudelako?  Eztabaida honek gauza on bat du: alde bateko zein besteko herritarren iritzi eta usteak kaleratu direla. Eta udaletxeei dagokie fenomeno horri modu demokratikoan erantzutera. 

Recherche