Jon Urruxulegi | Donostia

Ertzaintzaren komisaldegian

Ertzaintzaren komisaldegian

Otsailaren 8an polizia espainola bisitatu behar izan nuen. Pare bat aste lehenago konturatu nintzen DNI-a galdu zitzaidala. Poliziak esan zidan galdu izanaren agiri ofizial bat eraman behar nuela, adibidez ertzain batek sinatuta edo. Ertzaintzaren bulego gertuena topoaren estaziokoa, Amara zaharrean. Pertsona atsegin batek egin zidan harrera, euskara jatorrean, gizalegeak agintzen duen moduan. Esplikatu nion zer gertatu zitzaidan eta beste bulego batean atendituko nindutela erantzun zidan. Handik gutxira gela batera pasarazi zidan harrerakoak. Ni sartu orduko, idazteko makina baten aurrean eserita zegoen emakumeak braust bota zidan: «Siéntese por favor. ¿Qué desea?». Nik apur batean isilik egonda, harriturik: «Lehenengo eta behin euskaraz atenditzea». «No, no puede ser. Sé algunas palabras, pero nada más». «Baina nik eskubidea daukat zuk ni euskaraz atenditzeko. Berrogei urte pasa eta gero hau?». «Bueno, si quiere que le atiendan en euskara, puede ir a la Ertzaintza del Antiguo, allí le atenderán en euskara». «Mire», nik erderaz, «he ido a la policía española a renovar el el DNI...» eta berak: «a la Policía Nacional». Nik: «bueno, he perdido el DNI y he ido a la policía española a…» berak berriro: «a la Policía Nacional, policía española también somos nosotros». Ezer erantzun gabe altxatu eta ospa egin nuen.

Zein tristea den euskalduna izan eta Euskal Herrian bertan nire zerbitzuan daudenek atzerritar bat bezala tratatua izatea (Euskal Herriak independentzia behar du).

Recherche