Izaro Echeverría Pereda

Eskerrik asko nire herriari

Bikendi Echeverría Pereda duela hilabete batzuk utzi gintuen eta guk bere familiak, Berriozarko Udaletxeari eskertu nahi diogu abuztuaren 28 an jasotako hil ondoko onarpenarengatik.

Bikendi Berriozarren bizi izategatik poz-pozik zegoen. Arrazoi nagusia: bere auzokideak. Umeak izugarri maite zituen eta aurpegia argitzen zitzaion bat besoetan zuen bakoitzean. Nagusiei errespetu handia zien eta beti irribarre xarmangarri bat zuen guztiontzat.

Bixente, familiakoek ezagutzen genuen moduan, bere herriarekin iraulitako mutil bat izan zen, izan ere bere herria txikitatik maite eta gozatu zuen. Beti hor aritzen zen, futbiton, Olentzeron, zezen-suzkoan , erraldoiekin dantzan eta hainbat jardueratan

Kompromezu hau bere aisialdian nabarmentzen zen, beti prest baitzegoen edozein jardueratan parte hartzeko eta horrela zoriontsua zen gure Bikendi.

Jaiak ilusio handiz hartzen zituen eta baita gozatu ere, urtero oporrak data hauetan harzen saiatzen baitzen.

Jaietan ume handi bat bezala aritzen zen batez ere gogo horiekin maiordomoan sartzen zen bakoitzean eta poztazunez eta harrotasunez betetzen gintuen.

Egia esanda, adiskidetasun handiena erraldoien kompartsan aurkitu zuen. Hain zen handia adiskidetasun hau ze bere bizitzaren atalik garrantzitsuenetariko bat izatera iritsi zen.

Benetan oso garrantzitsua izan da kompartsa taldea eta gurekin izandako arretarengatik eta Bikendi bihotzean eramateagatik eskerrak eman nahi diegu.

Esandako hau guztiarengatik, eta ez bakarrik onarpenarengatik baizik eta jende onarengatik eta herri honen kulturarengatik eskerrak eman nahi dizkizuegu Bikendiren izenean.

Bikendi maite zaitugu

Recherche