Juanjo Rodriguez, Josu Agirretxe, Juanjo Altuna eta Joxean Olabe

Eskertza

Lerro hauen bitartez eskertu nahi dugu, aurreko ostiralean, hilak 10, Larrun mendian egindako erreskatean parte hartu zuten Nafarroako suhiltzaileen taldeko lau kideren lana.

Bide malkartsu eta zail batean gure lagunak hanka hautsi zuen eta aipatutako mutilek trebezia handiarekin hortik ateratzea lortu zuten. Ondo egindako lanari gehitu behar zaio beraien aldetik jaso genuen tratu ezinhobea.

Ezin da gehiago eskatu, honako kalitatezko zerbitzu publiko bat izateak eta sustatzeak merezi du, zalantzarik gabe.

Beraz, Diego, Iker eta beste bi taldekideoi mila esker egindako lan bikainarengatik.

Recherche