Patxi Aznar Bellido

Eskuzabalak bai, Hooligans ez

Estatu Espainolak, sistema sasi demokratikoa, berreskuratu zuenetik, Nafarroan izan diren gobernu askok iruzurrarekin zerikusi handia izan dute. Urralburu garaietatik orain arte, Otanoren gobernua barne, ustelkeria oso garrantzitsua izan denez, Nafarroan gertatzen denak Espainiako monarkiarekin alderatuko nuke. Oker ez banago, demokraziaren hasieran, Estatuko kazetari gehienen arteko akordioa dela eta, Espainiako monarkia ukitu ezina bihurtu zuten. Erabaki honen ondorioak begi bistan daude, familia honek egindako iruzurra itzela izan delako. Zoritxarrez, Nafarroan ustelkeriari aurre egin baino lehen, agintariek, jendea beldurtzeko helburuarekin, balizko mamuak astintzea nahiago dute. Hori gertatzen den bitartean, Estatu Espainoleko herritarrok Nafarroako gobernuen fakturak ordaintzen ditugu. Honen adibiderik esanguratsuena; Wolkswagen aren BEZ koa da.

Zerga horren bidez, Estatuko gobernuak, Nafarroako Erkidegoko gobernuari ez dagokion diru mordoxka, ehunka milioi euro, ematen baitio. Hau esanda, ezin dut ulertu, nola Estatu Espainoleko agintariek Nafarroako gobernuari eman diezaioketen hainbat diru, Estatu Espainolak hain gabezi handiak pairatzen duen bitartean ; esate-baterako, langabezia, etxegabetzeak, pobrezia, etabarrak. Orain,PSNri Madriletik iritsi zaion agindua jarraituz, ez du zentsura mozioa aurkeztuko, hori gertatzen den bitartean, Nafarroan, egoera txartzen ari da. Iruzurraren giroa zeharo zabalduta dagoenez, herritarrek beren agintariengan gero eta konfiantza eskasagoa dute. Nire ustez, Nafarrek bere etorkizuna bermatu nahi izanez gero, daukaten gobernua goitik behera aldatu beharko lukete.

Recherche