Juan Luis Mugertza Unanue

Espainiari begira

Eurokopak bere sasoian, eta Olinpiar Jokoak oraingoan, sekulako sasoia erakutsi dute kirola bezalakorik ez dagoela nork bere modalitatean parte hartzeko, nork bere markak ontzeko, kolorea edozein delarik ere. Eta horretarako nahikoa izan dugu euskal kirolarien aipamena lau haizetara zabaltzea, euskaldunok ere geure modura parte hartzeko, eta dominak paparrean ipintzeko. Gogorra da horrelako errealitatea onartu behar izatea, baina askotan ezer gutxi behar izan ohi dugu komunikabideek erabiltzen duten hizkuntzaren gozotasunaren sarean erortzeko («Azkenean zilarra». «Ezinezkoa izan da brontzea lortzea»), eta tokian tokiko izaerari bizkarra emateko, bai hemen, bai Tokion.

Recherche