Juan Luis Mugertza Unanue

Estreinaldia

Behar zuten, nola edo hala, pelikula bat kontatzea, koronabirusaren zenbakien dantza haratago itxuratzeko, eta, azkenean, Miren Larrionen aferak sekulako autonomia eman die estreinaldia zabaltzeko, eta konpetentzia gehiago izateko. Gainera, argumentu honek aukera paregabea eskaini die protagonisten arteko kontrajarria agerian uzteko, eta nahiera mezua helarazteko. Izan ere, urte bete eskasean ("Deia"-k igandean argitaratua) ezker abertzaleak hiru herrietan (Zarautz, Anoeta, Gasteizen) egindako okerrez baliatu dira zuzendutako aktoreak argumentua zabaltzeko, eta isiltasuna apurtzeko. Kritikak ez omen du oso ondo jartzen pelikula: sinesgarritasunik ez du, antza, eta beste protagonista askok egindako papera ezkutatzen du. Halarik ere, hori gutxienekoa da tamaina honetako filmetan; aktoreek nahikoa autonomia-estatutu dute bestelako gaietan sakontzeko.

Recherche