Fermin Zabaltza Aleman | Administrazioan Euskaraz Taldea

Eugiko Kontzejuak ez du euskara egoki puntuatzen

2018ko azaroaren 19an Eugiko kontzejuak deialdi bat egin zuen administrari-ofizial lanpostu bat betetzeko. Hartan, 100 puntu atera zitezkeen gehienez, eta euskaraz jakitearen merezimenduak 10 puntu ematen zituen, baina euskaraz batere jakin gabe ere deialdiko puntu guztiak lor zitezkeen, beste merezimendu batzuei esker. Hala, euskararen ezagutzaren balioa gutxitu egiten zen, praktikan.

Horren aurrean, Arartekoak gomendio hau egin dio Eugiko Kontzejuari (Q18/879 espedientea): Deialdian 100 puntu lor badaitezke eta euskarak 10 ematen baditu, euskararik jakin gabe 90 puntu lortu ahal izatea gehienez, euskarak bere balioari euts diezaion.

Euskara puntuatzean jokamolde hori saihesteko gomendatu die jada Arartekoak Eguesibarko, Burlatako eta Altsasuko Udalei eta Osasunbideari.

Espero dezagun Eugiko Kontzejuak gomendioa aintzat hartzea, aurretik Eguesibarko, Burlatako eta Altsasuko udalek egin duten moduan.

Recherche