Euskal emakume idazlea: Eragile eta sortzaile
Ainara Maya Urroz
25/02/2020

Auxtin Zamorak behin erran zidan bezala, denok gara poetak, idazle eta sortzaile, edo bederen izan gaitezke, eta denok maila berean gainera, ez bata bestea baino gehiago. Izan gaitezke denok poeta eta sortzaile, denok baitugu behar bat garena adierazteko.

Eta amatasunaz ez gara mintzatu, nahiz eta gaurko euskal literaturan aktualitatezko gaia izan. Niretzat hain da gai sentibera, minbera une honetan (eta azken hamarkada osoan), ene 43 urtetan, beti izan baitut amets ama izatea, baina ene maiteak utzi ninduen, ene seme-alaben aitak alegia.
Nago, horregatik, ama edo sortzaile izateagatik, egon direla itzalpean euskal emakume idazleak, amatasuna sormen naturaltzat jo delako, eta beraz, meritutzat jo da ama eta sortzaile izatea berezko esfortzurik gabe izan ez duen gizonaren lana. Horrela, aintzat hartu da eta argitara eman eginahal handi hori. Beharbada horregatik gizonak nahi duena egin ahal izan du, baina andreak ezin izan du nahi, egin nahi zuena.

Beharbada, amatasunaren naturaltasun hori ezbaian jarri ez delako gure erreferentzia literarioak ere maskulinoak dira, bai gizonengan, bai andreengan; denongan. Femeninoa dena etxe barrurako gordez eta horrekin batera ama-hizkuntzaren balioa eta transmisioa.

Ama izateaz haratago, izatea eta sortzea amets zuten andreak historian ez dira ulertuak izan, eta sufritu nahiz sufriarazi dute. Lou Andreas von Salome idazleak esan zuen bezala, edozein delarik ere gure generoa (gizon edo andre izan gutxienekoa da), garenetik abiatuta, denok bilatu behar genuke gugan kontrako sexuaren ezaugarriak, gu guztiongan baititugu ezaugarri femeninoa eta maskulinoa.
Hauek eta gehiago izan dira Bergarako UNED-etik bueltan, 'Euskal emakume idazlea: eragile eta sortzaile' eztabaida literariotik, ene kotxeko bakardadean egindako hausnarketa iragan inauteri-larunbatean. Datorren larunbatean 29an azken saioa izanen dugu Bergaran goizeko hamarretan, eta gaiari buruzko marko teorikoa zehaztuko dugulakoan nago.

Articles
Jonathan Martínez
29/03/2020
Txema Mendibil
29/03/2020
Xabier Andonegui Mendizabal
29/03/2020
Mario Zubiaga
29/03/2020
Lettres
Esteban Ruiz
29/03/2020
Iñaki Revuelta Lertxundi | Cantante
28/03/2020
Alex Uriarte
28/03/2020
Derniers posts
Koldo Campos
28/03/2020
Dabid Lazkano
21/03/2020