Joxe Fermin Lizarraga Lazkano

Euskal errepublika egituratzeko beste argudio on bat

Euskal errepublika egituratzeko beste argudio on bat:Independentista sareak antolatuta, abuztuaren bederatzian Leitzan, independentzia eguna ospatu genuen. Egitarau zabala izan zuen eguna osatzeko, jende ugariren borondatezko parte hartze bizia behar izan genuen. Eskerrak lagundu ziguten guztiei. Guregana hurbildu nahi izan zuten guztiekin, aldarrikapena eta jaia era baketsuan ospatu ahal izan genuen. Ez zen inorentzako mehatxu, iseka edo antzeko deus izan gure ospakizunean. Hala ere, badirudi agintean diren unionistek ez daukatela era baketsuan egiten diren aldarrikapen independentistak errespetatzeko adina duintasun demokratikorik.

Independentzia eguna arrakastatsua izan zela eta, zenbaiten ezin sufritua oso handia dela dirudi, sare kide bati mila eta berrehun euroko isuna jarri baitiote. Horretarako aitzakiaren bat behar eta. Ziurrenik ondorioak frogen aurretik jarriak zituen polizia txostenen batetan oinarrituta, legez kanpoko manifestazioa egin omen genuen. Biharamunean herriko festak hasten zirela gogoan izan, eta erraldoiak, dantzariak, txistulariak, Kataluniatik etorritako trabukersak, kastellerrak altxatzen aritu ziren lagunak, eta jende ugarik parte hartu zuen kalejira alai eta koloretsu bat egin genuen.Agintean diren unionistek gogoko ez daukaten edozeri ematen dioten erantzun errepresiboak; independentista ez izanda ere, soilik demokrazia zale den edonori zer pentsa eman beharko lioke. Aldarrikapen baketsuei, erantzun poliziala besterik eskaintzeko gai ez den estatua, lehenbailehen Euskal errepublika egituratzeko beste argudio on bat baino ez zaigu ematen ari.Leitzako independentistak.

Recherche