Gerardo Luzuriaga | Euskaltzaindiaren urgazlea

Euskal Herria berriro indarrean

EAJk Kultura Ondarearen Lege proiektua aurkeztu zuen, eta EH Bilduren ekarpen balioetsiari esker laster lege bihurtuko da.

Aspaldiko partez kultura eremuak berri pozgarria eman digu. Kultura Ondarearen Legeak euskal kultura bere osotasunean hartuko du; hots, Euskal Herria.

Espero dugu legea indarrean jartzean adostutakoa kontuan hartzea. Ez da lehenengo aldia legeak alderdi hau ondo jasotzen duela eta gero politikariengatik edo funtzionarioengatik hutsaren hurrengoan geratzen dena.

Aurreko mendeetan, baita frankismoan ere ohikoa zena orain indarrean jarriko omen da. Tamalez, Euskal Herriko zatiketa administratiboak eta politikoak zatiketa kulturala ere ekarri digu. Haize berriak datoz. Ongi etorri. Garaia zen akats hau gainditzeko.

Joana Albretekoek behin eta berriz aldarrikatu dugu politika hau. Gaur egun lege honi esker kulturak ez du zatiketa administratiboez ulertuko. Izan ere, Nafarroa, Ipar Euskal Herri eta Diasporaren hainbat ondare kultural euskal kulturaren parte dira eta lege berriak horri ere erreparatuko dio.

Espero dugu lege honek jarraibidea ematea eta hemendik aurrera horrela izatea gainontzeko ekimenetan, Liburutegi Nazionala kasu. Kultura eremuko egitasmo guztietan Iparraldeko, Nafarroako eta Euskadiko Gobernuen artean  elkarlanean eta kooperazioan aritzeko.

Recherche